Zapatuan Bilboko La Casillan egingo den ekitaldira joateko autobusa antolatu dugu. Autobusa 16:00etan irtengo da Txankakuako autobus geltokitik, eta tiketak Iturri tabernan daude salgai.
Joan den zapatuan plazara gerturatutako herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu gure partetik, erakutsitako jarrerarengatik. Eguraldi txarrarekin ere plazara agertu eta ekainaren 8an egingo dugun Giza Katerako metroen salmentari astindu edarra ematearren. Pozik baikaude hartutako martxarekin. Dagoeneko 200 metro saldu ditugu Elgoibarren, eta zenbaki horrek gora egingo duena ere badakigu!
La Casillan egingo den ekitaldian esango omen digute oraingoz guztira zenbat metro saldu diren. Baina zinez, itxura ona dauka ekimen honek!