Koloneko minbiziaren prebentziorako hitzaldi gastronomikoa egingo dute Mendaron

elgoibarren.net 2014ko mar. 26a, 10:46

 
Koloneko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da martxoaren 31, eta horren harira, osasuna eta gastronomia uztartuko dituen hitzaldia antolatu dute Mendaron ostegunerako (martxoak 27). Hizlariak Mendaroko ospitaleko Eva Zapata medikua eta Basque Coulinary Center-eko Aitzol Zugasti izango dira. Mendaroko Kilimon Elkarte Gastronomikoan izango da. Era berean, bularreko minbiziaren prebentziorako hitzaldia eskainiko dute Mendaron apirilaren 3an.


  Mendaroko Udaleko Gizartegintza Sailak, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Basque Culinary Center -ak bat egin dute koloneko minbiziaren prebentzioan, eta osasuna eta gastronomia uztartuko dituen saioa antolatu dute biharko Mendaron. Mendaro Ospitaleko mediku Eva Zapatak eta Basque Culinary Centerreko Aitzol Zugastik bizimodu eta elikadura osasuntsua izateko hainbat aholku emango dituzte, batez ere koloneko minbiziaren prebentzioan eraginkorrak diren aholkuak.
 Era berean, koloneko minbizia gizonezkoen gaixotasun bat dela desmitifikatzea da hitzaldiak antolatu dituztenen helburuetako bat. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban gizonen artean, prostatako minbizia dela gehien ematen dena azaldu dute, kolonekoa minbiziaren aurretik. Emakumeen artean, berriz, bularreko minbizia da gehien diagnostikatzen duten tumorea, eta kolonekoa bigarren. Hortaz, herritarren artean tumorerik ohikoena da kolon eta ondestekoa. 1.600 lagunei diagnostikatzen zaio urtero eta 2.000 izaten dira ospitaleratuak arrazoi horregatik, hau da, minbizi kasu guztien %14,6.
  Osakidetzak 2009. urtean abiatu zuen kolon eta ondesteko minbizia garaiz antzemateko proiektua eta Debabarrenan ere indarrean dago, Mendaroko Ospitalean.
  • Jardueran parte hartzeko izen ematea doakoa izango da; Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartera deitu (943 45 77 22), besterik ez da egin behar, parte hartzeko. Kilimon Elkarte Gastronomikoan (Herriko Enparantza,13) izango dira hitzaldiak, martxoaren 27an, 18:30ean hasita.

Informazio osoago, BARREN aldizkariak eginiko erreportajean: Hartu aurrea Koloneko minbiziari (821 zenb. 2012-04-20 - PDF)

Bularreko minbiziaren prebentziorako hitzaldia apirilaren 3an

1706636892601 Koloneko minbiziaren prebentziorako hitzaldi gastronomikoa egingo dute Mendaron

Katxalin bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako emakumeen elkarteak "Bularreko Minbiziaren Prebentzioa"ri buruzko hitzaldia emango, du apirilaren 3an, Mendaroko Udalean (1. solairuan). Arrate Plazaola izango da hizlaria, Donostiako Onkologiko Institutuko Sendagilea. 18:00etan hasiko da saioa.