‘Las Brujas de Zugarramurdi’ izan da pelikularik ikusiena Herriko Antzokian 2013an

elgoibarren.net 2014ko mar. 26a, 12:37

 
Elgoibarko Herriko Antzokiak zine komertzialeko 63 filma eskaini zituen iaz, eta 8.533 sarrera saldu zituzten guztira. Ikusle gehien erakarri zituen filma Alex De La Iglesia zuzendari bilbotarraren ‘Las Brujas de Zugarramurdi’ izan zen, 388 ikuslerekin.



 Udaleko Kultura Sailetik emandako datuen arabera, 8.533 ikusle izan zituzten iaz Herriko Antzokiko zine emanaldiek, betiere zine komertzialeko emanaldiak kontutan hartuta, hau da, Ongarri Zine Klubak eskaintzen dituenak zenbatu gabe. Guztira 63 pelikula eman zituzten 2013an. Hilabetez hilabeteko datuei erreparatuz gero, azaroan (1.483) eta martxoan (1.321) joan zen ikusle kopuru handiena zinera. Maiatzean, berriz, 370 ikusle bakarrik joan ziren. (ekaina, uztaila, abuztua eta irailean ez dago zine emanaldirik Herriko Antzokian). Sarrerekin bildutako diru kopurua 43.116 eurokoa izan zen.

Filmarik arrakastatsuenak

1706636892210 ‘Las Brujas de Zugarramurdi’ izan da pelikularik ikusiena Herriko Antzokian 2013an

Ikusle gehien eduki zituen filma “Las Brujas de Zugarramurdi” izan zen. Azaroan eskaini zuten Herriko Antzokian eta 388 ikuslek ikusi zuten bost emanalditan. Peter Jacksonen “The Hobbit: An Unexpected Journey” filmak ere harrera ona izan zuen (280 ikusle) eta baita Tarantinoren “Django Unchained” pelikulak ere (277 ikusle). Era berean, nabarmentzekoa da "Zipi&Zape eta Kanikaren kluba" izan zela saio bakar batean ikusle gehien batu zituen filma. 220 ume eta 58 nagusi joan ziren domekan umeentzako zine emanaldien ordutegian (16:30) eman zuten zine emanaldira.
Ondorengo taulan ikus dezakezue zine ikusle kopuruak, urtez urte, Herriko Antzokian izan duen bilakaera.
Herriko Antzokiko zine-ikusleen datuak (2001-2013)
 Urtea  IKUSLE KOPURUA
 2001 19.030
 2002 20.198
 2003 15.986
 2004 14.593
 2005 10.066
 2006 9.865
 2007 9.017
 2008 7.999
 2009 10.525
 2010 9.161
 2013  8.533
Lotura duten albisteak: