Elgoibarko Izarrak bazkideen parte-hartzea sustatzeko prozesua jarri du abian

elgoibarren.net 2014ko mar. 26a, 19:03

 
Elgoibarko Izarrak gizarte-mugimendua izan nahi duela erabaki du bere oinarri filosofikoetan. Eta gizarte-mugimendu baten oinarrian jendea eta jendearen parte-hartzea dagoenez, bazkideen parte-hartzea eta konpromisoa areagotzeko prozesuari ekin dio.

 
  Elgoibarko Izarraren ziklo berriko erronketako bat da bazkideen parte-hartzea eta konpromisoa sustatzea. “Badakigu zuretzat euskara garrantzitsua dela, eta, ondorioz, zu garrantzitsua zara euskararentzat. Beraz, ikusi zer aukera dauden Elgoibarko Izarraren lan-dinamikan parte hartzeko, eta aukeratu zuri gehien gustatzen zaizun lan-saila edo proiektua. Zuk erabaki zenbat denbora eskaini nahi diozun elkarteari. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta motzagoa eta aberatsagoa izango da Elgoibar euskalduntzeko ibilbidea”. 
  Elgoibarko Izarrako bazkide guztiok jasoko dute gutun bat edo e-maila parte-hartzeko fitxa eta komunikazio-fitxa betetzeko eskatuz. Apirilaren 16ra arteko epea izango dute bazkide-fitxa betetzeko.