Greba eguna da gaur, eguena, Hego Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitateetan. LOMCE legearen aurka eta hezkuntza nazionalaren alde atera dira kalera ikasleak, Ikasle Abertzaleak-ek deituta. Wert legeaz ere ezaguna egin den hezkuntza legeak, euskal ikasleen hezkuntza eta hizkuntza eskubideak urratzen dituela eta hezkuntzan “inposizioak” ezartzen dituela adierazi dute antolatzaileek.
Elgoibarren trikiti doinuez lagunduta irten dira ikasleak protesta egitera kalera. Greba egiteko izan dituzten arrazoiak bozgorailu baten bitartez azaldu dituzte herriko zenbait gunetan egin dituzten geldialdietan, eta manifestazioan zeharkatu dituzte herriko kaleak (ikus goiko bideoan).
Grebaren inguruko informazio osoagoa: eitb.com; berria.info; argia.com