Debabarrenako Mankomunitatearen esanetan, emaitza horiek erakusten dute materia organikoaren bilketan igoera nabarmena izan dela [ia bikoiztu egin da]: 2013. urtean hilabete bakoitzean batez beste 126.102 kilo bildu ziren, eta 2014an, 234.735 kilo. Gainerako hondakinei dagokionean ere datuak positiboak direla nabarmendu dute. Udalerriei dagokienean, aurrerapauso handienak Eibarren eman dituzte, hamar puntuan igo delarik han gaikako bilketaren ehunekoa: 2013an %29,84koa izan zen, eta 2014an, %39,66 izan da. Eibarren atzetik dator Elgoibar (%38,51) eta ondoren, Soraluze (%36,51), Ermua (%36,36), Mutriku (%31,23), Deba (%26,88), Mendaro (%20,42) eta Mallabia (%18,76).
•Igoerarik handiena Eibarren, eta hurrengo, Elgoibarren
Eibarren kasuan, materia organikoaren bilketan parte hartzen duten bizilagunei tasak ez igotzeko Udalak egindako kanpainari esker, hirukoiztu egin da parte hartzaile kopurua, eta lortu da biztanleen %95etik gora inskribatzea; guztira, 19.637 familia.
Elgoibarren, Ermuan eta Soraluzen ere egin dira antzeko kanpainak bosgarren edukiontzia jartzeko, eta kanpaina horiei esker lortu da partaidetza %60tik gorakoa izatea. Zehazki, hemen, Elgoibarren, 2.792 familiak eman dute izena, biztanleen %63k, hain zuzen. Ermuan 3.806 familiak izena eman dute (biztanleen %60), eta Soraluzen, 1.216 (%78). Gaikako bilketaren datu horietan ez dituzte kontuan hartu garbiguneetako eta industrialdeetako bilketei buruzko datuak.
∞Lotura duten albisteak:
- Hiri hondakinen kudeaketaren harira Udalak egindako balorazio positiboa kritikatu du EHBilduk (2014-03-06)
- Hondakinen gaikako bilketara batuko dira ikastetxeak, enpresak eta ostalaritza (2014-02-12)
- Arcadio Benitez: Nire izenean ez! (2014-02-06)
- Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango du Zubietako errauste plantaren kontratuen etetea (2014-01-28)
- Zerga eta tasa gehienak izoztuta mantenduko dituzte 2014an (2013-11-01)
- Zaborren inguruko bi mozio onartu ditu Udalbatzak (2013-07-11)
- Nun dago Elgoibar? (2013-06-19)
- Zaborren inguruko azken berriak (2013-05-25)
- Udal Gobernuak 2011tik indarrean dagoen zaborren planera batzeko eskatu dio Bilduri (2013-05-16)
- EHBilduk “hondakinen kudeaketa egokian” pausuak emateko proposamena egin dio EAJri (2013-05-03)
- Edukiontzi marroiak irekitzeko txartel pertsonalizatuak banatuko ditu Udalak urtea amaitzerako (2013-04-26)
- Urtebetean %20tik 30era igo da Elgoibarren gaika sailkatutako hondakin kopurua (2013-01-16)
- Zaborren inguruko ondorioak (Okil Beltzak, 2012-09-20)
- Herriko auzo guztietara ailegatuko da 5. edukiontzia aste honetan (2012-09-14)
- Santa Ana eta Santa Klara kaleetara maiatzean ailegatuko da edukiontzi marroia (2012-04-24)
- Debabarrena Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen eskualdea dela salatu du Bilduk (2012-04-23)
- Biohondakinen gaikako bilketan izena emateko aukera zabalik oraindik (2012-02-14)
- Aurki iritsiko da Elgoibarrera edukiontzi marroia, biohondakinak jasotzekoa (2012-01-13)