Euskara eta euskalkiak lantzeko egitasmoa lantzen dihardute Elgoibar Ikastolan

elgoibarren.net 2014ko mar. 28a, 12:19

Ahozko hizkera unitatearen barruan, ipuinak elgoibartarrez jarri eta ikastetxeko txikienei irakurtzen dizkiete Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleek. Ez da kontu berria. Urteak daramatzate horretan, baina orain, ikastetxetik kanpora ere iritsi da egiten ari direnaren oihartzuna. (bideoa eta argazkiak dauzka)


  Euskara eta euskalkiak lantzeko egitasmo honek Euskal Herriko Ahotsak proiektukoak ere erakarri ditu Elgoibarrera. Hainbat grabazio egin dituzte ikastolan, gero euren webgunean esegitzeko (www.ahotsak.com). Izan ere, oinarrian antzekotasun handia du Badihardugu Euskara Elkarteak azkena sortu duen Ahotsak ikasgelan egitasmoarekin: ahozko ondarea, memoria historikoa eta belaunaldien arteko transmisioa ikasgelan lantzearekin, alegia. Bertatik bertara ezagutu nahi izan dugu.
  • Informazio osoagoa BARREN aldizkariak egin duen erreportajean: Elgoibarko euskaran (902. zenb. 2014-03-28 – PDF)

1706636888509 Euskara eta euskalkiak lantzeko egitasmoa lantzen dihardute Elgoibar Ikastolan

1706636888623 Euskara eta euskalkiak lantzeko egitasmoa lantzen dihardute Elgoibar Ikastolan