Toti Martinez de Lezeak “La historia de un pueblo a traves de la literatura” hitzaldia eskainiko du Elgoibarren apirilaren 2an. Gotzon Garate Udal liburutegiak antolatu du saioa eta gazteleraz izango da, 19:00etatik aurrera. Euskal Herriko historiari buruzko nobelak idazteagatik egin da ezagun batez ere, Larrabetzun bizi den idazle gasteiztarra, eta euskal idazlerik irakurrienetakoa izan da azken urteetan.
- ELKARRIZKETA. Irakurri Toti Martinez de Lezeak BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizket: BARREN 694. zenb. 2009-04-24 - PDF
•Epeletan literatur solasaldia
Irati Jimenezen “Nora ez dakizun hori” nobela aztertuko dute gaur (martxoak 31) liburutegian, Danele Sarriugartek gidatzen dituen “Epeletan” literatur solasaldien martxoko saioan. 19:00etan hasiko da eta ordu eta erdiz jardungo dute idazle eta kazetari bizkaitarrak (ondoko argazkian) idatzi duen liburuaren inguruan.