Pedro Muguruza arkitektoa (Elgoibar, 1893-Madril, 1952) Gerra aurretik zenbait eraikin ospetsuren egilea izan zela gogora ekarri du Mikel Azurkik Argia aldizkarian argitaratu duen erreportajean. “Besteak beste, ospe handia eman zion Madrilgo Palacio de la Prensa eraiki zuen 1925ean, baita Alfonso XII eta Felipe IV karriketako hainbat etxebizitza garrantzitsu eta Teatro Real ere; Bartzelonako Frantziako Geltokiaren berriztapena, bestalde, bere eskutik egin zen”.
1936an gerra lehertu zenean, baina, Altxamendu Nazionala bultzatu zuela, Falangera afiliatu zela eta Francorekin “oso harreman ona” izan zuela nabarmendu du Azurkik, Francoren fundazioaren webgunea iturritzat hartuz. “Hala, gerraostean eskuratu zuen benetan Muguruzak boterea, Falangek Arkitektura Zuzendaritza Nagusiko buru jarri baitzuen”.
Memoria historikoan adituak diren historialarien azalpenak ere batu ditu erreportajerako, Jesus Gutierrez historialari eibartarrarenak esaterako. Gutierrezek zera dio: “Muguruzak bat egin zuen frankisten ideologiarekin. Alde batetik, profesionalki gai zela ikusi zuten, eta bestetik, derrigorrezkoa zuten horrelako jendea bere egitea: pentsa zenbat goi mailako eta mota guztietako intelektual eta profesional hil edo erbesteratu zituzten! … Honenbestez, elgoibartarrak erregimenaren barnean izan zuen aireratzea izugarria izan zen lehen bi hamarkada odoltsuotan: Gobernuko aholkulari nazional izendatu zuten eta 1943an Espainiako Gorteetako prokuradore ere bai”.
“Erregimenaren arkitektoa zen, erreferentziazkoa”. “Ikurrei garrantzi handia ematen zien frankismoak eta erabateko adostasun politikoa izateaz gain, Muguruzak diktaduraren estilo artistikoarekin bat egiten zuen”, diote Jesús Gutiérrez eta Iñaki Egaña historialariek, hurrenez hurren.
Memoria historikoarekin konprometiturik diren Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kide Martxelo Alvarezek eta Juan Ramon Garaik Pedro Muguruzaren berri ez izatea adierazgarria iruditu zaio arkitektoaren ibilbidea ikertzen jardun duen Azurkiri, eta horren harira honako galdera mahaigaineratu du: “Horren ibilbide adierazgarria izaki, nola liteke arkitektoa Euskal Herrian batere ezaguna ez izatea egun?”. Adituek eurek eman diote erantzuna.
Memoria historikoarekin konprometiturik diren Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kide Martxelo Alvarezek eta Juan Ramon Garaik Pedro Muguruzaren berri ez izatea adierazgarria iruditu zaio arkitektoaren ibilbidea ikertzen jardun duen Azurkiri, eta horren harira honako galdera mahaigaineratu du: “Horren ibilbide adierazgarria izaki, nola liteke arkitektoa Euskal Herrian batere ezaguna ez izatea egun?”. Adituek eurek eman diote erantzuna.
- Irakurri hemen osorik: Pedro Muguruza Otaño, Frankismoaren arkitekto kutuna - PDF (argia.com)
Bideoa:
∞Lotura duten albisteak:
- Ikur frankistak kentzeko erabakia ezagutzera etorri dira ETBkoak Elgoibarrera (2014-03-11)
- Elgoibarko eraikinetan dauden ikur frankistak kenduko ditu Udalak (2014-03-05)
- Hitza bete eta ikur frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 taldeak Udalari (2010-10-19)
- Bideoa: Muguruza eta Franco “Valle del los caidos” delakoan (2010-04-19)
- 1936ko irailaren 21ean Faxistak Elgoibarren sartu zireneko argazkiak (2009-02-24)
- Elgoibar1936 elkarteak txalotu egin du Udalak memoria historikoaren gainean onartutako akordioa (2008-12-02)
- Pedro Muguruza kaleari izena aldatzeko eskatu du Elgoibar1936k (2008-10-22)
- Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak (2008-11-27)
- Francok Elgoibarko ohorezko alkate izaten jarraitzen duela salatu du 'Elgoibar1936'k (2008-11-04)
- Bi Elgoibartar daude ‘Valle de los caidos’en lurperatuta (elgoibar1936blogspot.com)
- Ikur eta irudi frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 elkarteak Udalari (2008-04-04)
- elgoibar1936.com blogean memoria historikoa berreskuratuko dute (2007-11-21)
- Gerra zibilean fusilatutako miliziano baten hezurrak aurkitu ditu 'elgoibar1936' taldeak (2007-12-19)
- “Elgoibar1936: gogoratuz” elkartea sortzeko deialdia egin dute (2007-09-25)