Lankidetza hitzarmena berritu dute Udalak eta herriko ikastetxeek

elgoibarren.net 2014ko api. 1a, 11:07

 
Elgoibarko Udalak eta herriko ikastetxeek (Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, institutua eta Meka) lankidetza hitzarmena berritu dute, eta honenbestez, 27.464 euroko diru-laguntza emango die Udalak aipaturiko ikastetxeei, 2014an hainbat proiektu eta egitasmo garatzeko.



  Ikastetxeetako ordezkariek eta Udalekoek atzo (martxoak 31) egin zuten hitzarmenaren sinatzea udaletxean. Hitzarmenean jasota dagoenez, Udalak 27.464 euroko laguntza emango die ikastetxeei aurten (iaz 26.138 eurokoa izan zen diru-laguntza). Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak 16.400 euro jarriko ditu, 7.627 euro Euskara Sailak eta 3.447 euro Gazteria Sailak.

 Diru laguntzaren banaketari dagokionez, Elgoibar ikastolak 9.644 euroko diru-laguntza jasoko du, Herri Eskolak 5.415 euro, Institutuak 7.023 euro eta Meka Lanbide eskolak 3.110 euro.

 Udaleko Ongizate sailetik emandako diru-laguntza Osasunaren Hezkuntza programa gauzatzeko bideratuko da; Udaleko Euskara sailetik emandakoa, "Eskolaz kanpoko egonaldietarako; Ahozkotasuna-Bertsogintza egitasmorako eta Euskara sustatzeko jarduetarako" eta Gazteria sailak emandakoa Gaztematika (Gipuzkoako haurrentzako eta gazteentzako sustapen sistema) garatzen laguntzeko.
Lotura duten albisteak: