Google Mapak enpresak eskaintzen duen funtzio ezagunetarikoa da Google Street View. Munduko edozein kale edo bazterren 360 graduko ikuspegi panoramikoak eskaintzen ditu aplikazio informatiko honek, eta orain baita Elgoibarkoak eta Mendarokoak ere. Ordenagailu aurrean jarrita edo mugikor adimentsu bat erabiliz, hiru dimentsiotako ibilaldi birtualak egin ditzakegu orain Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan barrena.
Google-ek ibilgailu baten gainean kokatzen duten kamera berezi batekin ateratzen ditu 360 graduko argazkiak panoramikoak. 15 lente ditu kamerak eta mugimendu sentsoreak ere bai, kokapena zehazteko; bai eta disko gogor bat ere, datuak gordetzeko. Horrez gainera, ordenagailu txiki batek darabil sistema, eta laserrek 3D datuak biltzen dituzte, Street View-ren irudien arteko distantziak zehazteko. Teknologia aurreratu horren emaitza dira Google Street View aplikazioan ikus ditzakegun irudiak. Beheko argazkietan dituzue google-etik atera ditugun zenbait adibide, baina google maps-en sartu eta norbeak saltseatzea da gomendagarriena.