EFE berri agentziak baieztatu duenez, Espetxeetako Instituzioak aparteko baimena eman dio gaur Arnaldo Otergiri amaginarrebaren hileta-elizkizunetan parte hartzeko. Ertzantzaren kontrolpean lagako dute Otegi eta ertzainen esku egongo da Otegi erlijio-ekitaldira esposatuta eraman ala ez.
Otegiren amaginarrebaren hileta 19:00etan izango da San Bartolome parrokian.