Senideak bisitatzera ekarri dute Otegi Elgoibarrera gaur goizean

elgoibarren.net 2014ko api. 6a, 14:14

 
Arnaldo Otegik ordubete inguru eman du gaur goizean Elgoibarko bere etxean. Amaginarreba [Julia Gorrotxategi Osoro} hil zaiola-eta baimena zuen senideak bisitatzeko, eta 09:30ak inguruan ekarri dute Elgoibarrera. Uniformerik gabeko ertzainek lagunduta ekarri dute, kristal beltzak zituen furgoneta batean. Etxeko ataritik metro bat baino gutxiagora aparkatu dutenez, gutxik izan dute Otegi kalean ikusteko aukera. Ondoko argazkia etxe barruan atera diote Otegiri eta Twitter sare sozialean duen kontuan jarri dute, honako testuarekin: “Gaur ordu bat etxean 4 urte eta gero”. (bideoa dauka)


 10:45 pasatxo zirenean, kalean zain zuen furgonetan sartu dute berriz eta kartzelara [Logroñoko espetxean dute preso} eraman dute bueltan Arnaldo Otegi. Sortuko idazkari nagusia sei urte eta erdiko kartzelaldia betetzen ari da, Bateraguneren bidez Batasuna berreraikitzen saiatzeagatik.
 Joan den barixakuan gertatu zen bezala, gaur ere ikusmin mediatiko handia piztu du Otegiren argazkia lortzeko aukerak, eta asko izan dira Otegik Elgoibarren duen etxearen bueltan batu diren kazetariak. eitb.com-ekoek grabatu duten bideoa duzue ondorengoa: