Gaizka Loiolak irabazi du eslalom erraldoia Espainiako Ezinduen Eski Txapelketan

elgoibarren.net 2014ko api. 7a, 11:15

 
Ezintasun fisiko bat dutenentzako mendiko eskiko Espainiako txapelketa jokatu zuten martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitartean Andorran, Pas de la Casa eski estazioan. Gaizka Loiola 12 urteko elgoibartarrak itsuentzako modalitatean parte hartu zuen, eta urrezko domina irabazi zuen eslalom erraldoian, Dani Gavaldà gidariaren laguntzarekin. (bideoa dauka)

 
 

 Gaizka Loiolak eta Dani Gavaldak zazpi eski denboraldi daramatzate elkarrekin eskiatzen, Araneko aranean. Eskiatzen dutenean gidari lanak egiten dizkio Gavaldak Loiolari, jaiotzatik itsua baita 12 urteko gazte elgoibartarra. Espainiako txapelketa prestatzen aritu dira biak azken aldian eta entrenamendu gogorrak egin dituzte. Dani Gavaldak entrenamenduetan egin dituzten jaitsieretako irudiak ere igo ditu Youtubera, ikusmenik gabe eskiatzeak duen zailtasuna erakusteko. “Ariketa modura begiak itxi eta imajinatu ezazue zer den hor entzuten den ahots horri kasu eginez jaitsiera bat egitea”, adierazi du Gavaldak. Gaizka Loiolak kaskoan duen kameratik hartuta daude honako irudiok:
Entrenamenduetako lan gogorrak, baina, bere fruitua eman zuen Andorran jokatu zuten Espainiako txapelketan. Jubenil mailan parte hartu zuen Gaizka Loiolak eta bera baino eskiatzaile zaharragoen aurka lehiatu behar izan bazuen ere {18 urtera arteko eskiatzaileek har dezakete parte}, eskiatzaile elgoibartarra izan zen azkarrena eslalom erraldoian. Honenbestez, podiumeko kaxoirik gorenera igo ziren Gaizka Loiola eta Dani Gavalda.

1706636859759 Gaizka Loiolak irabazi du eslalom erraldoia Espainiako Ezinduen Eski Txapelketan

1706636859884 Gaizka Loiolak irabazi du eslalom erraldoia Espainiako Ezinduen Eski Txapelketan

*Argazkiak: Isaac Loiola.