Ia 650 lagunek parte hartu dute Jose Gurrutxaga krosean

elgoibarren.net 2014ko api. 7a, 16:44

Jose Gurrutxaga krosaren 21. ekinaldia jokatu zuten domekan Elgoibarko kaleetan. Udaberriko egun eguzkitsu eta epela lagun, 637 antxintxikarik parte hartu zuten adinaren eta sexuaren arabera banatutako hamalau lasterketetan. Jose Gurrutxagak eman zien irteera lasterketei eta xehetasun osoz zaindu zituen detaile txiki guztiak, ondoko argazkian ikus daitekeen moduan. (argazkiak eta sailkapenak dauzka)

 Ikuskizun aparta eskaini zuten domeka goizean Jose Gurrutxaga krosean parte hartu zuten ume eta heldu guztiek. Guztira 637 lagunek parte hartu zuten Elgoibar Ikastolak antolatutako proban. 10:30ean hasi ziren neska-mutilen lasterketak, eta 12:00etan jokatu zen nagusien proba.

•ARGAZKIAK: