Emozioz beteriko asteburua izan da joan dena Euskadiko txapelketaren Lauko Finalean parte hartu duten lau taldeentzat: Casa Astigarraga GYS Sport, Aiala Zarautz, Kukullaga Etxebarri eta Zuazo Barakaldo.
Lehen jardunaldian aldapan gora jarri zitzaien txapelketa elgoibartarrei, 22-25 galdu zuten-eta Aiala Zarautzen aurkako partida. Bigarren jardunaldian, baina, meritu handiko garaipena lortu zuten elgoibartarrek. Pronostiko guztiak hautsiz, 18-16 hartu zuten mendean etxeko taldea, Autobuses Juantxu Kukullaga.
Gauzak horrela, Lauko Finala irabazteko aukerekin ailegatu zen Casa Astigarraga azken jardunaldira. Barakaldoko Zuazo taldearen aurka jokatu zuen Sanloko taldeak eta hamazazpinako berdinketarekin amaitu zen partida. Honenbestez, hirugarren postua eskuratu zuten elgoibartarrek, bigarren postuan sailkatu zen Aiala Zarautz taldearekin berdinduta. Kukullagak irabazi zuen txapelketa, jokatutako hiru partidetatik bi irabazita. (ikus Lauko Finaleko sailkapena)
Lehen hiru sailkatuek Espainiako txapelketako sektoreko fasea jokatuko dute.
•Ainhoa Mugerza atezain onena
Kukullaga taldeko Maria jokalariak jaso zuen Lauko Finaleko jokalari onenaren saria, eta atezainik onenarera, berriz, Casa Astigarragako Ainhoa Mugerza elgoibartarrari (ondoko argazkian) eman zioten.
Kukullaga taldeko Maria jokalariak jaso zuen Lauko Finaleko jokalari onenaren saria, eta atezainik onenarera, berriz, Casa Astigarragako Ainhoa Mugerza elgoibartarrari (ondoko argazkian) eman zioten.