Hiru autok istripua izan dute Gaztetxe parean

elgoibarren.net 2014ko api. 8a, 14:31

 
Hiru ibilgailuk elkar jo dute 13:15ak aldera 634 errepidean. Gaztetxea eta autobus geltokia dauden eraikinaren parean, Deba kalean, gertatu da istripua. Duela hilabete bat, martxoaren 6an, beste hiru autok istripua izan zuten pixka bat beheraxeago, Gasolindegi parean, hain justu ere (argazkiak dauzka)


 Hiru autoren arteko talka izan da: bi Peugeot 307 eta Seat Leon bat. Dirudienez, Mendarorako noranzkoan zihoazen hiru ibilgailuak eta semaforoa pasa ostean gertatu da istripua. Auto batek atzetik jo du bstea eta bigarren honi hirugarren auto batek jo dio atzetik. Istripuaren tokira berehala ailegatu dira Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Gurutze Gorriko anbulantzia bat. Istripua gertatu den unean trafiko handia zegoenez, herri barrutik desbideratu behar izan dute zirkulazioa, atestatua egin eta istripua izan duten ibilgailuak baztertzen zituzten bitartean. 

1706636858192 Hiru autok istripua izan dute Gaztetxe parean

1706636858281 Hiru autok istripua izan dute Gaztetxe parean

1706636858353 Hiru autok istripua izan dute Gaztetxe parean

 
 
 
Lotura duten albisteak: