Elgoibarko makina-erremintaren industriak ehun urte bete dituela-eta, Elgoibarko Udalak eta Makina-erremintaren museoak hainbat ekintza antolatu dituzte, mendeurrenaren harira. Makina-erreminta sektore guztietan dago gaur: aeronautikan, oihalgintzan, automozioan, energiaren sektorean..., eta horregatik, makina-erremintak gurean izan duen garrantzia ikusteko, museoak kalera aterako ditu aurki hamar makina eta baita burdina lantzeko erabiltzen zituzten tresneriak eta minerala bera ere. Burdinaren 500 urteko historiaren argazkia irudikatuko dute. Bolatokiko parkean eta Giza Eskubideen plazan jarriko dituzte horiek erakusgai, beira-arasa edo bitrinetan sartuta, alboan makinen edo produktuen inguruko informazio guztia dutela, eta panel informatiboz apainduko dute Bolatoki buelta hori. Era berean, udaletxe barruan ere jarri dute 1950-1960 inguruko Sigma josteko makina zahar bat.
•Burdina forjatuzko ateak
Makinez gainera, ustez Altzolatarren dorretxerako {Gaur egun Kultur Etxea dago bertan} egin zituzten ateak ere kanpora atera dituzte museotik, eta Muguruzatarren etxekoen jatorrizko arkua dagoen lekuan jarri dituzte. Baieztatu gabeko datuen arabera, ate hauek Elgoibarko Altziolatarren dorretxean zeuden. Defentsa arrazoiak zirela-eta, burdina forjatuzko ate hauek leinu-dorretxeetako sarbideetan erabiltzen ziren XV. mendeaz geroztik. Eraikinaren lehen solairuan instalatu ohi ziren, eta harrizko eskailera batetik igo zitekeen bertara. XVI-XVII. mendeetatik aurrera, aitoren etxe edo jauregiek sarbide bat baino gehiago zuten, harlanduzko arku zorrotz edo erdizirkularrekin. Orduan, ate mota hauek beheko solairuetako sarbideen barrualdean instalatzeari ekin zioten.
•Bigarrengoz kalean
Udaleko langileek Kultur Etxea egiteko lanak hasi zituztenean topatu zuten atea, Merkatu plazako gela batean gordeta. Zaharberritu ostean, Makina Erremintaren Museora eraman zuten, eta bertan dago ordudanik. Oraingoa ez da ateak kalera ateratzen dituzten estreinako aldia, 2011n esaterako Kultur Etxera itzuli zituzten-eta, Burdinoletatik makina erremintara izeneko erakusketaren barruan. Fabrikazio mekanikoan erabilitako prozesuen jatorria eta eboluzioa modu didaktikoan erakutsiko zuen erakusketa hark.

- Informazio osoagoa: Mende bat makina-erremintan (BARREN 903. zenb. 2014-04-04 PDF)
ARGAZKIAK:
∞Lotura duten albisteak:
- Altzolatarren Dorretxeko jatorrizko atea ‘Burdinoletatik erreminta makinara’ erakusketan (2011-06-10)