18 proiektu aurkeztu dira dagoeneko, eta 16 pertsona kontratatuko
dituzte lanaldi osora, eta beste 15 pertsona lanaldi partzialerako.
Kontratazioak gehienez 6 hilabeterako izango dira. Elgoibarko Udalak lau
proiektu aurkeztu ditu, lau pertsona kontratatzeko. Era berean,
enpresei zuzendutako beste egitasmo bat aurkeztu du: Elgoibarren Kirol
armeria sektorean diharduten Belaunaldi arteko trasmisioa egitasmoa.
Kasu honetan, enpresek eurek egin beharko dituzte kontratuak.