Joan zen astean aurkeztu zuten makina-erremintaren mendeurreneko egitaraua, eta datorren astean hasiko dira ekitaldiak. Makina-erremintaren iragana, oraina eta etorkizunari buruzko hiru hitzaldi antolatu dituzte, eta lehenengoa datorren martitzenean izango da, hilak 29, 18:00etatik aurrera, Musika Eskolako auditorioan. BARREN aldizkaria inprentara bidali ostean lekualdatu zuten antolatzaileek hitzaldia, han Kultur Etxeko hitzaldi gelan dela jartzen badu ere, Musika Eskolako auditorioan izango da. Lehenengo hitzaldi honetan Estarta y Ecenarro, Goratu, Etxe-Tar, Danobat eta Industrias Puigjainer enpresateko kideek hartuko dute parte.
•kaleko erakusketa
Eguaztenean, bestalde, kaleko erakusketa inauguratuko dute, 12:00etan, udaletxe atzeko Katanarra atearen ondoan. Elgoibarko industriaren historiaren berri emango duen makina-erreminta eta elementu zaharren erakusketa izango da. Makinak eta beste elementu batzuk kristalezko kutxetan sartuta jarri dituzte Bolatokiko parkean eta Giza Eskubideen plazan, eta Altzolatarren dorretxeko ate zaharrak Muguruzatarren arkuaren ondoan jarri dituzte. Urte osoan egongo dira horiek erakusgai.
∞Lotura duten albisteak:
- Urte osoko egitaraua Elgoibarko makina-erremintaren mendeurrena ospatzeko (2014-04-15)
- Makina-erremintaren fakturazioak % 5-10 egingo du behera 2014. urtean (2014-04-11)
- Ateak herriari zabalik, makina erremintaren mendeurrena ospatzeko (2014-04-10)
- Altzolatarren Dorretxeko jatorrizko atea ‘Burdinoletatik erreminta makinara’ erakusketan(2011-06-10)