Bi final dituzte beraz datozen asteetan,
eta bihar jokatuko dute lehenengoa, Olaizaga kiroldegian. 18:00etatik
aurrera, Ibarra taldearen kontra neurtuko ditu indarrak Elgoibarko
taldeak. Ligaz aparte, Españako Koparako sailkapena ere jokoan dute
elgoibartarrek.
•Omenaldia
Biharko partidan, bestalde, oinarrizko mailetako taldeei omenaldia egingo diete Debabarrena klubeko arduradunek. Jubenilek Gipuzkoako txapelketa irabazi dute eta Euskadiko txapelketa jokatuko dute; kadeteak laugarren postuan sailkatuta daude eta partida bat irabaziz gero, txapeldunorde izateko aukerak dituzte oraindik; eta alebinak Gipuzkoako multikiroletako txapelketan dihardute.