Kimikako Euskadiko olinpiadetan hirugarren postua eskuratu ostean, Espainiako probarako sailkapena lortu zuen Alberto Hijanok martxoan. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lehen hiru sailkatuek Espainiako 118 ikaslerekin neurtu zituzten ezagutzak, joan den asteburuan, Oviedon jokatu zituzten kimikako olinpiadetan. Eta emaitza onak lortu dituzte euskal herritarrek, bi urrezko domina. Lehen hamabi sailkatuek jaso zituzten urrezko dominak, baina lehen lauren izenak bakarrik jakinarazi dituzte momentuz antolatzaileek, Kimikako Nazioarteko Jokoetan parte hartzeko sailkapena lortu duten ikasleena, hain zuzen ere. Alberto Hijano ez dago horien artean. Hortaz, bosgarren eta hamabigarren postuen artean sailkatzea lortu du.
Olinpiada Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta dago, eta fisikako olinpiadetan gertatu zitzaion moduan (zilarrezko domina eskuratu zuen han), oraingoan ere urtebete zaharragoak diren ikasleekin lehian aritu da Alberto Hijano, IES Mutriku BHI ikastetxean batxilergoko bi urteak ikasturte berean egiten ari den ikasle elgoibartarra.
•Problemak ebazteko denborarik gabe
Adina ez zen oztopo izan eta emaitzarekin eta egindako lanarekin gustura itzuli da etxera. Olinpiaden lehen zatian lau problema ebatzi behar zituzten, eta guztiak askatzen zekien arren, azkena garatzeko denborarik ez zuela izan azaldu du Albertok. Azken notaren %60 balio zuten froga horiek. Bigarren zatian, berriz, 45 galdera erantzun behar zituzten test erako galdetegian. Lan horretan oso ondo moldatu zela aitortu du ikasle elgoibartarrak.
Adina ez zen oztopo izan eta emaitzarekin eta egindako lanarekin gustura itzuli da etxera. Olinpiaden lehen zatian lau problema ebatzi behar zituzten, eta guztiak askatzen zekien arren, azkena garatzeko denborarik ez zuela izan azaldu du Albertok. Azken notaren %60 balio zuten froga horiek. Bigarren zatian, berriz, 45 galdera erantzun behar zituzten test erako galdetegian. Lan horretan oso ondo moldatu zela aitortu du ikasle elgoibartarrak.
•Unibertsitaterako maila
Ikasle gazteei jarri zizkieten problemak eta galderak zuzen erantzuteko ezagutza handiak behar zirela dio Jesus Hijanok -Albertoren aitak, eta era berean kimika, fisika eta matematikako irakasleak-. "Unibertsitatean Kimika ikasten ari den lehen kurtsoko ikasle batek galdera askori zuzen erantzuteko zailtasunak izango lituzkeela uste dut. Oso konplexuak ziren asko", zehaztu du. {Aurtengo probak oraindik argitaratu ez badituzte ere, Kimikaren Espainiako Erre Elkartearen webgunean ikus ditzakezue, ariketen zailtasuna egiaztatu edo kimikan dituzuen ezagutzak neurtu nahi badituzue, iaz Alacanten egin zituzten olinpiadetan ikasleei jarri zizkieten problemak zein galdetegia}
∞Lotura duten albisteak:
- Alberto Hijanok zilarrezko domina eskuratu du Fisikako Espainiako Olinpiar Jokoetan (2014-04-09)
- Euskal Herriko Fisikaren Olinpiar Jokoak irabazi ditu Alberto Hijano elgoibartar gazteak (2014-03-13)
- Guillermo Hijanok ohorezko aipamen berezia jaso du Espainiako Olinpiada Matematikoan (2013-06-28)
- Guillermo Hijanok irabazi ditu 11. Olinpiada Matematikoak (2013-05-23)
- Alberto Hijano, txapeldun olinpikoa matematiketan (2011-06-01)