Katxalin elkarteko arduradunen esanetan, bularreko minbizia goiz detektatzeari gero eta garrantzia handiagoa ematen zaio, eta horri buruz ondo informatuta egotea “funtsezkoa” da. Asmo horretan hitzaldi informatiboak antolatzen ditu Katxalinek hainbat herritan. Mendaron, esaterako, joan den apirilaren 3an eskaini zuten bat. Elgoibarrera bi urtean behin etortzeko oihutura dute. Azkenengo hitzaldira 200 bat lagun inguru joan ziren.
Aurtengo hitzaldia Donostiako Institutu Onkologikoko doktorea den Arrate Plazaolak emango du. Bularreko minbiziaren arrazoiez, tratamenduaz, prebentzioaz, eta beste hainbat konturen inguruan berba egingo du giana aditua eta aritua den Plazaola doktoreak.
18:00etan hasiko da saioa Elgoibarko Herriko Antzokian.
18:00etan hasiko da saioa Elgoibarko Herriko Antzokian.