Gipuzkoako Auzitegiko Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hamabi urteko espetxe-zigorra eta 20.000 euroko kalte-ordaina eskatzen zituzten arren, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak ez du frogatutzat jo 73 urteko gizonezkoaren kontrako bortxaketa akusazioa eta absolbitu egin du.
Epailearen erabakiaren arabera, errugabetzat jo duten akusatua telefono bidez jarri zen harremanetan emakumearekin 2011ko abuztuan, emakumeak komunikabideetan argitaratutako iragarki bati erantzunez. Iragarkian, umeak eta adinekoak zaindu eta etxeko lanak egiteko eskaintzen zuen bere burua emakumeak, interna edo orduka. Mendaroko tren geltokian elkartu ziren aurrez aurre estreinakoz, eta epaiak zehazten duenez, lagun batekin (emakumezkoa) azaldu zen hitzordura salatzailea.
Handik bost egunera batu ziren bigarrengoz, baina lagun gabe azaldu zen emakumea. Epaiaren arabera, gizonak diruaren trukean sexu harremanak izateko proposamena egin zion emakumeari, eta azken honek onartu egin zuen. Akusatuaren ibilgailuan inguruko harrobi bateraino joan ziren biak eta adostutako sexu harremanak eduki zituzten. Handik hiru egunera berriz batu ziren Mendaroko geltokian, eta harrobira joan ziren bigarrengoz akusatuaren ibilgailuan. “Penetrazio eta guztiko sexu harremanak, adostuak eta diruaren trukean, eduki zituzten ibilgailuaren atzeko eserlekuetan”, zehazten du epaiak. Tren geltokira itzultzen ari zirela negarrez hasi zen emakumea eta eman ziona baino diru gehiago eskatu zion gizonari. Gizonaren ezezkoa jaso eta gero, gizonak bortxatu egin zuela adierazi zion emakumeak tren geltokian zegoen pertsona bati.
•Antisorgailuetan aurkitutako DNA arrastoak erabakigarriak
Gertaera horien guztien ondorioz, 73 urteko gizonaren aurkako bortxaketa akusazioa argitzeko epaiketa jarri zuen abian Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak, joan den martxoan. Frogak aztertu eta gertaeretan nahasitako lagunen deklarazioak jaso ostean, bortxaketaz akusatutako gizonak emakumearekin adostuta eduki zituela sexu-harremanak dio epaiaren testuak. Emakumearen DNA (azido desoxirribonukleiko) arrastoak aurkitu zituzten antisorgailu-sorta bereko bi antikontzeptibotan. Datu horrek, penetrazio eta guztiko bi sexu-harreman izan zituztela pentsaraztera eraman ditu ikertzaileak, gizonak esaten zuen moduan. Emakumeak, aldiz, penetrazio baginal bakarra izan zuteneko bertsioari eusten zion epaiketan. “Zirkunstantzia horri emakumearen deklarazioetan atzemandako zenbait kontraesan gehituz, errugabetasun-presuntzioa hausteko behar besteko frogarik ez dugula ondorioztatu dugu”, dio epaiak. Ondorioz, errubagetzat jo dute gizona.

∞Lotura duten albisteak:
- Fiskaltzak 12 urteko zigorra eskatu du Mendaron bortxaketa egitea egozten dioten gizonarentzako (2014-03-20)
- Ia urte eta erdiko zigorra ezarri diote gazte bati, Elgoibarren andre bati sexu erasoa egiteagatik (2013-10-30)
- Bi gazte atxilotu dituzte Elgoibarren sexu-erasoa egotzita (2013-01-07)
- Elkarretaratzea emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko (2012-10-04)
- Gazte bat atxilotu dute Elgoibarren, bikotekideari eraso egitea egotzita (2012-10-02)
- ‘Herritarren segurtasuna eta elkarbizitza hobetzeko’ neurriak indartu ditu Elgoibarko Udalak (2012-09-28)
- Elkarretaratze jendetsua, emakumeen aurkako erasoak salatzeko (2012-09-25)
- Bortxaketa salaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza (2012-09-24)
- Urtebeteko kartzela zigorra Mendaroko ume bati sexu erasoa egiteagatik (2010-05-11)