Aurrekontuak herritarrekin batera lantzen jardun ostean, 2013ko udal aurrekontuei emendakin dezente aurkeztu zizkietela gogora ekarri du Elgoibarko EH Bilduk. "Udal Gobernuak emendakin haietako asko onartzea erabaki zuen aurrekontuak babesten bagenituen, eta herritarrekin egin genuen lan guztia baloratua izan zela ikusirik, gure babesa eman genien aurrekontu haiei", azaldu dute.
Alabaina, ez daude gustura emendakinek egin duten bidearekin eta Udal Gobernuaren jarrera salatu dute. "Gure baietza lortu ondoren ez dute inongo erreparorik izan emandako hitza ez betetzeko". Adierazi dutenez, 2013an bertan behin baino gehiagotan salatu zuten emendakinen betetze maila eskasa. "2013ko uztaileko udalbatzarrean EAJko bozeramaileak emandako erantzuna jaso genuen, balorazio bat egitekotan, aurrekontuaren exekuzioaren balorazio oso bat egin beharko litzatekeela, alegia. Une hori ailegatu da, eskuartean daukagu-eta 2013ko ekitaldiari dagokion aurrekontuaren likidazioa". Datu horiek negargarritzat jo ditu EH Bilduk. "Gure emendakin batzuek egin dute bidea, baina gehienetan bidean geratu edo erabat desitxuratu dira".

EH Bilduko arduradunen esanetan, argazki argigarriena emendakinetarako adostutako diru partiden erabilpenak ematen du (ondoko irudian). Udalak 2013rako aurreikusita zituen diruen %91a gastatzea lortu du, baina emendakinen kasuan heren bat bakarrik gastatu dute. Egoera hori errepikatzen da kapitulu eta sail guztietan".
- Informazio osoagoa: elgoibar.ehbildu.net
∞Lotura duten albisteak:
- Datorren urteko Elgoibarko Udal aurrekontua 12,8 milioi eurokoa izango da (2013-11-29)
- Zerga eta tasa gehienak izoztuta mantenduko dituzte 2014an (2013-11-01)
- Elgoibarko udalak 12.553.991 euroko aurrekontua onartu du 2013rako (2013-01-25)
- Udal aurrekontuak herritarrekin lantzeko batzarrak antolatu ditu Bilduk (2013-01-03)
- 12,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak, aurrekoa baino %5 txikiagoa (2012-01-27)
- Aurtengoa baino %6,4 txikiagoa den aurrekontua 2012rako (2011-12-20)
- 2008an baino %1,5 txikiagoa izango da aurten Udalaren aurrekontua (2009-01-08)
- Udal talde guztien babesarekin onartu du 17 milioi euroko aurrekontua Udalak (2008-02-01)
- Iaz baino 1.341.561 euro gehiagoko aurrekontua onartu du Udalak (2007-02-08)