Cafeteria King-Kong areto futbol taldea Euskadiko Txapeldun

elgoibarren.net 2014ko mai. 5a, 13:09

Sekulako denboraldi amaiera egin du jubenil mailan diharduen Cafeteria King-Kong areto futbol taldeak. Liga txapelketako azken partidako azken minutuan lortu zuten Gipuzkoako txapelketa jokatzeko sailkapena, eta Gipuzkoako txapela irabazi zuten gero. Hala, Gipuzkoa ordezkatuz, Euskadiko txapelketan parte hartu zuten atzo, Olaizaga kiroldegian. Bizkaiko eta Arabako txapeldunei irabazi eta gero Euskadiko txapelketa ere eskuratu dute. Orain, Espainiako Txapelketako finalzortzirenetan Levanteren aurka jokatuko dute.


  Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako txapeldunek elkarren aurka jokatu zuten atzo (maiatzak 4) Olaizaga kiroldegian jokatu zuten jubenil mailako Euskadiko Areto Futbol Txapelketan. Lehen partidan Bizkaiko (Berrio Santutxu) eta Arabako (Eskoriatza) txapeldunek neurtu zituzten indarrak, eta arabarrentzat izan zen garaipena (1-3).
 Bigarren partidan Berrio Santutxuren aurka jokatu zuen Cafeteria King Kong-ek. Etxekoek ez zuten ondo hasi norgehiagoka eta konturatu orduko bi gol sartu zizkieten bizkaitarrek. Oso aldapa gora jarri zitzaien partida etxekoei, baina bi minutuan berdindu zuten partida, Magrok eta Adrianek sartu zituzten bi golei esker. Bi jokalariok funtsezkoak izan ziren garaipenean, hirugarren eta laugarren golak ere eurek sartu zituzten-eta.

  Hortaz, Txapelketako azken partidan erabaki zen txapelduna. Eskoriatzak eta Cafeteria King King taldeek jokatu zuten elkarren aurka. Elgoibartarrek, sartutako eta jasotako golen aldeari esker, berdinketa lortuta txapeldun izateko aukera zuten. Alabaina partida irabaztea lortu zuten Abrahamek sartu zuen gol batekin.
Espainiako txapelketan Levanteren aurka
  Euskadiko txapelketa irabazi eta gero Espainiako areto futbol txapelketan jokatzeko aukera du orain C.D. Debabarrena areto futbol taldeko jubenilen taldeak. Gaur bertan egin dute finalzortzirenetako partidak erabakitzeko zozketa, eta Levante UD DM taldearen aurka jokatu beharko dute elgoibartarrek, partida bakarrera jokatuko den kanporaketa, maiatzaren 17an edo 18an. Kanporaketa gainditzen duen taldeak El Pozo Murcia taldearen aurka jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa. Espainiako Txapelketako Lauko Finala, berriz, ekainaren 14an eta 15ean jokatuko da.
 
Concepto Egile txapeldunorde izateko borrokan

1706636822975 Cafeteria King-Kong areto futbol taldea Euskadiko Txapeldun

Ligako azkenaurreko jardunaldian, -Ibarraren aurka etxean- bina berdindu zuen Concepto Egilek, eta honenbestez, agur esan die Liga Txapelketa irabazteko zituen aukera apurrei. Bigarren postuan sailkatuta daude orain, baina hori ere ez daukate ziurtatuta. Azken jardunaldian C.D. Oslo Santurtziko taldeari bisita egingo diote elgoibartarrek. Ez da partida erreza izango, jaitsiera postuetatik hiru puntura daude-eta bizkaitarrak. (ikus sailkapena)
 
Lotura duten albisteak: