Urazandiko plazan komun publikoa jarriko dute

elgoibarren.net 2014ko mai. 5a, 14:10

 
Urazandiko plazaren ertz batean (ondoko irudian) komun publikoa jarriko du Elgoibarko Udalak. Komuna bere kasa garbitzen den horietakoa izango da, Maalako parkean edo Xixilioneko aparkalekuan daudenen antzerakoa.



Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, komun publiko bat ipiniko dute Urazandi auzoan. Urazandiko plazan jarriko dute, Herri Eskolak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat duen ikastetxearen ondoan, plazaren eskuineko aldean, ikastetxeari aurrez aurre begiratuz gero (ikus beheko argazkietan)
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeai argitaratu dute komunaren hornidura eta instalazioa kontratatzeko lizitazioaren deialdia. Eta, deialdiak zehazten duenez, bere kasa garbitzen den horietakoa izango da komuna. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 54.000 eurokoa da (BEZ barne). Era berean, lehiaketa irabazten duen enpresak hamar asteko epea izango du lanak amaitzeko.
Argazkiak:

1706636822414 Urazandiko plazan komun publikoa jarriko dute

1706636822505 Urazandiko plazan komun publikoa jarriko dute