•50 bat lagun auzolanean
Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak, Rikardo Garate Hirigintza zinegotziak eta Jose Antonio Ruiz "El Rubio" Sigmako bizilagunak auzoko ikastetxe zaharrean egin dituzten zaharberritze lanen inguruko azalpenak eman dituzte prentsaurrekoan.
Urtebeteko auzolanaren emaitza dira zaharberritze lanak. Auzoko gune hau txukuntzeko ekimena auzotarrena izan zela nabarmendu du Alfredo Etxeberriak. "Udalak 20.000 euro inguru jarri du dirutan, behar zituzten materialak erosteko batez ere. Gainerakoan, brigadako langileek egin dituzten komunak aparte lagata, ia lan guztia auzotarrek eurek egin dute, pintaketak, garbiketak, e.a.". Alkatearen berbak baieztatu ditu Jose Antonio Ruizek, eta haren esanak osatuz, auzoko 50 bat lagunek parte hartu dutela eskola zaharberritzeko lanetan jakinarazi du. Lana egiteaz gainera, etxetik ekarritako hainbat gauzekin hornitu dituzte Sigmako eskolak izan ziren gelak; altzariak, hozkailuak, bizikletak, e.a..
•Erabilera anitzerako lau gela
Sigmako eskola egon zen eraikina lagata eta egoera "kaotikoan" zegoela onartu dute Udaleko eta auzoko ordezkariek. "Makina-erremintaren mendeurrenaren harira, ingurua txukuntzeko une aproposa iruditu zitzaigun, Elgoibarko industrian zeresan eta garrantzi handia eduki dute-eta auzoak eta ikastetxeak", adierazi du Etxeberriak. Txukunketen ostean, auzotarrei dagokie orain gune berri honen kudeaketa antolatzea. Momentuz, erabilera anitzerako lau gela egokitu dituzte auzoko ume zein gazteentzako. Adinaren arabera banatu dituzte. Hala, Lauko izeneko gela 5 urte arteko umeentzako izango da. "Ludoteka antzerako bat izango da", azaldu du Ruizek. Olasope (6-12 urte), Zizilion (13-18 urte) eta Pedrusko (18-20 urte) dira gainerako hiru gelak. Bizikletak eta patineteak gordetzeko gela bat ere prestatu dute beheko solairuan eta baita komuna ere. Komun publikoa izango da. Era berean, Sigmako auzokoen elkarteak erabiltzeko gela bat ere gorde dute, oraindik hutsik badago ere.
Barrualdea bakarrik ez, kanpoaldea ere txukundu dute. Aparailu berriak eta kautxu sintetikozko zorua jarri dituzte eskola eta elizaren artean dagoen umeentzako jolas parkean. Ping-pong-ean jokatzeko mahaia eta meriendak egiteko gunea ere jarri dituzte arkupeetan.
•Bolatoki berria jaietarako?
Elgoibarko auzo askotan daude bolatokiak: Aiastia, Idotorbe, Sallobente, Azkue... Eta, Sigmak ere badauka berea. Gutxik jakingo dute beharbada, aspaldi laga baitzioten erabiltzeari eta gaur egun landaretzak estaltzen du lehen bolatokia zen gunea. Frontoiaren atzeko aldean dago Arabar bola jokoan aritzeko aire libreko bolatokia. Estalpea jarri eta Hiru Txirloan jokatzeko bolatokia jarri nahi dute auzotarrek. Santiago egunerako (uztailak 25) erabiltzeko moduan egotea gustatuko litzaieke auzotarrei. Izan ere, auzoko hainbat gune berreskuratzearekin batera, auzoko jaiak indartu nahi dituzte. "Santiago Eguna egun oso polita izaten da guretzat. Pilota txapelketaren finalak jokatzen ditugu eta giro polita sortzen da. Sasoi batean egiten ziren auzoko jaiak berreskuratu nahi ditugu guk baina", aurreratu du Jose Antoio Ruizek.

•ARGAZKIAK: