Floren Leiaristi Iriondo (Elgoibar, 1928) Azkue (San Roke) auzoko Santsongoa baserrian jaio zen. Ama zuen bertakoa eta aita, berriz, Sallobente-Ermuaran auzoko Garagartza baserrikoa. Bost urte zituela, familia osoa jaitsi zen kalera bizitzera, Kamiñorokoa etxera. Zortzi urterekin hasi eta 15 urtera arte Plaza Txikiko eskolan ikasi zuen. Aitak Alkortaren tailerrean egiten zuen lan, eta amak espartinak josten zituen etxean. Florenek 'Juaristi Hermanos' makina-erreminta txikien tailerrean ikasi zuen tornulari lanbidea. Gero, Danobat kooperatibara joan zen lanera, eta bertan jubilatu zen. Sallobente-Ermuaran bailarako Marigorta ("Maiorta") baserriko Teodora Elustondorekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten.
Herriko nagusienen ahotik, gure ahozko ondarea jaso eta digitalizatzen diharduen ahotsak.com egitasmorako grabatutako ondorengo bideoetan, gazte denborako pasadizoak gogora ekarri ditu. Lehenengoan, anaiaren bidez erabilitako Lambretta bat erosi zuen sasoiaz berba egiten du. Harekin joaten zen andregaiarengana. Kurutzetako erromeriara, berriz, oinez joaten zen neskari besotik helduta. Ikusi bideoa.
Ondorengo bideoan, berriz, zinera eta neska-laguntzera nola joaten zen azaltzen du Floren Leiaristik. Ikusi bideoa:
Ahotsak.com, Euskal Herriko Ahotsak Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea