Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian

elgoibarren.net 2014ko mai. 14a, 14:17

 
Iazko irabazle berberak izan ditu Mendaroko III. Pintxo Lehiaketak: Uztargi tabernak irabazi du epaimahaiaren sari nagusia eta Menditxo tabernak jaso du Herritarren Saria.

 
 
 
 Aurten bederatzi tabernak parte hartu dute Mendaroko pintxo lehiaketan: Txirristaka, Uztargi, Menditxo, Arrats, Toki Alai, Aitz Beltz, Chow, Lagun Betikoak eta Ormolak. Horiek espresuki lehiaketarako sortutako mokadu txikiak dastatzeko aukera izan dute mendaroarrek bete-betea izan den joan den asteburuan.
  Epaimahai teknikoaren arabera, Uztargi tabernak lehiaketara aurkeztutako pintxoa izan da goxoena, bigarren urtez jarraian. Txapela, kopa eta diploma bat jasoko dute saritzat. Txirristaka tabernako pintxoak jaso du bigarren saria eta Arrats tabernakoak hirugarrena.
Herritarren Sariari dagokionez, iaz moduan, Menditxo tabernak aurkeztutako pintxoak jaso ditu boto gehien. Bozketa horretan parte hartu zuten guztien artean zozketa bat ere egin zuten eta bi sari banatu zituzten. Javier Garatek irabazi zuen bat, Uztargi tabernan gastatzeko 50 euroko bonua; eta Alberto Eizagirrentzat izan zen bigarren saria, Menditxo tabernan gastatzeko 50 euroko bonua.

Lotura duten albisteak: