Umetan Inazio Bereziartuaren ikasle izan ostean, musikako goi ikasketak egin zituen Juan Corderok, eta rekintoa jotzen zuen. Bere aita Lucianok aurrez egin zuen moduan, Elgoibarko Udal Musika Bandako kidea izan zen hainbat urtean. Hainbat orkestra sinfoniko eta banda zuzendu zituen bere bizitzan. Bilboko Garellano bandako zuzendaria izan zen eta Bartzelonako Udal Musika Banda ere makina bat bider zuzendu zuen. Orkestra sinfonikoei dagokionez, Ceutakoaren zuzendaria izan zen. Halaber, Armadako musika militarren zuzendaria ere izan zen, kapitain gradua zuen-eta.
Konpositore gisa ospe handiko hainbat sari eskuratu zituen bere bizitzan zehar, besteak beste 11 sari nagusi Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Jaialdian. Orkestra sinfonikoentzako ere konposatu zituen piezak. 1985. urtean Kontzejupe obra konposatu zuen eta urte horretako azaroaren 24an estreinatu zuen Odeoi antzokian, Elgoibarko Bandaren mendeurreneko ospakizunetan. Berak zuzendu zuen egun horretan udal musika banda, eta ordukoa da goian ikus dezakezuen argazkia.
Azken urteetan Castellonen bizi zen.