Pello Urizarrek hitzaldia eskainiko du gaur, Kultur Etxeko sotoan

elgoibarren.net 2014ko mai. 15a, 11:34

 
Europako Hauteskundeen kanpainaren barruan, hitzaldia antolatu du Elgoibarko EHBilduk gaurko (maiatzak 15). Pello Urizar EHBildiko ordezkaria etorriko da, erabakitzeko eskubideari buruz berba egitera, besteak beste.



 Pello Urizarrek Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan eskainiko du hitzaldia, 19:00etan. EH Bilduk beste ekitaldi bat ere antolatu du Europako Hauteskundeen kanpainaren barruan. Joseba Permachek parte hartuko duen ekitaldi politikoa antolatu dute zapaturako (maiatzak 17). 12:30ean hasiko da ekitaldia Kalegoen plazan.