Gaur, 19:30ean, hasiko dituzte jaiak, Aita Agirre plazan.
Xose Maria Diaz Castro idazle galiziarra (Lugo, 1914-1990) omenduko dute aurten Semana Das Letras Galegas jaien barruan, eta inaugurazio ekitaldi horren ondoren, Galiziako muskuiluak dastatzeko aukera izango da. Gauean, 20:00etatik 21:00ak bitartean, eta 23:00etatik atzera, Ritmo Joven orkestrak girotutako dantzaldia izango da leku berean.
Bihar, zapatuan, 11:00etan hasiko dute eguna, Galiziako produktuen dastaketarekin. Ondoren, 12:00ak aldera, Laudioko Espalladoiro taldearen ekitaldia izango da feria gunean, eta Bermut-dantzaldiarekin itxiko dute goiz parteko egitaraua. arratsaldean, 18:30ean,
Haritz Euskal Dantzari Taldekoek eta Laudioko Espalladoiro taldekoek ikuskizuna eskainiko dute, eta gauean, gaurko ordu berean, dantzaldia izango da Ritmo Joven taldearekin.
Domekan amaituko dituzte jaiak. Goizean, eguneroko dastaketa saioaren ondoren, meza izango dute San Bartolome parrokian Elgoibarko Galiza Etxeko hildako bazkideen omenez, eta ondoren, Santurtziko Corxa Airiños Galegos gaita taldekoak kalejiran irtengo dira, herri bereko abesbatzak lagunduta. 14:30ean, berriz, Elgoibarko Galizia Kultur Etxearen egoitzan elkartuko dira denak, elkarrekin bazkatzeko, eta 20:00etan, aurtengo jaien amaiera ekitaldia egingo dute, Aita Agirre plazan. (ikusi hemen
egitaraua osorik)