Galdu, irabazten ikasteko

elgoibarren.net 2014ko mai. 19a, 16:54

Cafeteria King-Kong areto futbol taldeak porrot mingarria jaso zuen joan den zapatuan Olaizaga Kiroldegian. Elgoibartarrek 0-10 galdu zuten Levante taldearen aurka jokatu zuten Espainiako txapelketako final-zortzirenetako kanporaketa. Valentziarrak nagusi izan ziren eta hala onartu dute Debabarrena areto futbol taldeko kideek. Alabaina, porrotetatik asko ikasi daitekeela nabarmendu dute, irabazten ikasteko eta "hazten jarraitzeko" bide bakarra baita.


 Cafeteria King-Kong eta Levante taldeek partida bakarrera jokatu zuten final-zortzirenetako sailkapena. Etxean jokatzea elgoibartarren aldeko abantaila izan zitekeela pentsa zitekeen arren, jokoan ez zen horrelakorik ikusi eta valentziarrek ez zuten elgoibartarren gupidarik eduki. Kalitate handiko taldea ekarri zuen Levantek eta gaur gaurkoz Euskadiko txapelduna baino gehiago direla erakutsi zuten. Bata bestearen atzetik etorri ziren golak eta etxekoen atezainak, Eduk, hamar bider atera behar izan zuen baloia sareetatik. Eta hala eta guztiz ere, Edu bera izan zen etxekoen jokalaririk onenetarikoa.

 Espainiako txapelketan uste zuten maila eman ez arren, denboraldi aparta egin du Kafeteria King Kong jubenil mailako taldeak, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi baititu.