Ainhoa Lendinezek irabazi du Goizutrail mendi lasterketa

elgoibarren.net 2014ko mai. 19a, 17:38

 
128 korrikalarik parte hartu zuten Goizuetako lehenengo Goizutrail mendi lasterketan, joan den zapatuan (maiatzak 17). Ismail Razga santurtziarra eta Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan ziren irabazleak.



 Ia 22 kilometroko ibilbide gorabeheratsua egiteko, ordu bat, 47 minutu eta 21 segundo behar izan zituen Ismael Razgak. Unai Santamaria hernaniarra bigarren izan zen (1:51:57) eta hirugarren Azpeitiako Imanol Larrañaga izan zen (1:54:08). Emakumezkoen artean, Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan zen azkarrena 2 ordu, 18 minutu eta 8 segundoko denborarekin, bigarren postuan sailkatu zen Uxune Tena urnietarra (2:20:44) eta hirugarren postan iritsi zen Irantzu Ibarrondo (2:47:05).
 Antolatzaileek adierazi dute, helburuak erabat bete dituztela eta “gogoa eta mendia badagoenez”, datorren urtean ere antolatuko dutela Goizutrail mendi lasterketa.
  • Informazio osoagoa, sailkapenak eta argazkiak: ttipi.net

1706636784981 Ainhoa Lendinezek irabazi du Goizutrail mendi lasterketa

1706636785021 Ainhoa Lendinezek irabazi du Goizutrail mendi lasterketa