Kimetz Bergaretxe Euskal Herriko txapelketarako sailkatu da igeriketan

elgoibarren.net 2014ko mai. 20a, 17:38

 
Gipuzkoako eskolarteko igeriketa txapelketa jokatu zen joan zen asteburuan, eta Elgoibarko Igeriketa Taldeko Kimetz Bergaretxe (Mendaro, 2001) zilarrezko bi dominarekin itzuli zen etxera.

 
 
 

 Kimetz Bergaretxek bigarren egin zuen bizkar estiloko 100 metroko eta 200 metroko probetan, 2000-2001 urteetan jaiotakoen sailean. Bizkar estiloko 100 metrokoan lortutako bigarren postu horri esker, gainera, Euskal Herriko txapelketarako sailkatzea lortu du mendaroarrak. Zapatuan (maiatzak 24) jokatuko du txapelketa hori, Gasteizen.