Debabarreneko mankomunitateak aurreikusita dauka maiatzaren 29tik ekainaren 2ra bitartean materia organikoaren gaikako bilketarako txipdun edukiontzi berriak ezartzea Elgoibarren.
Bosgarren edukiontzia, marroi kolorekoa, erabiltzeko izena emanda dauden elgoibartarrek dagoeneko jaso dute etxean edukiontzi berrietarako txartel magnetikoa. Edukiontzi marroi berriek pegatina bat izango dute sarrailaren alboan eta txartela pegatinara hurbilduta irekiko da edukiontziaren tapa.
•Lau poltsa-makina
Txartelhorrek era berean, poltsa biodegradagarriak hartzeko ere balioko du, poltsak banatuko dituen lau poltsa-makina jarriko dituzte-eta herriko txoko ezberdinetan. Makina bat dagoeneko jarrita dago Santa Ana kalean (goiko irudian). Ekainaren 4a baino lehen jarriko dutela martxan jakinarazi dute udal agintariek. Toletxegaingo igogailuaren ondoan eta anbulatorio ondoko igogailuaren ondoan jarriko dituzte beste bi poltsa-makina, eta aurrerago beste bat, “seguruenez Urazandin”, azaldu du Rikardo Garate Hirigintza zinegotziak. Internetera konexio izango dute makina horiek, datu guztiak gorde kudeatu ahal izateko. Dena dela, udaletxeko arreta bulegoan ere eskuratu ahal izango dira poltsa autokonpostagarriak.

•Hobariak
Txipdun edukiontzi berriak erabiltzen dituzten herritarrek hondakin-tasa merkeagoak izango dituzte. “Parte hartzaileen datuak erregistratzeko eta materia organikoaren gaikako bilketan benetan parte hartzen dutenak zabor-tasaren igoeratik salbu uzteko aukera ematen dute edukiontzi berriek”, azaldu du Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak. Ildo beretik, mankomunitatearen presidente Arcadio Benítezek azpimarratu du txartel bidez irekitzen diren edukiontziak ezartzeak herritarrak bilketan inplikatzea indartuko duela. "Parte-hartzeari zentzu handiagoa hartuko diogu, norberaren izena daraman eta norberaren erabilpen-datuak jasotzea ahalbidetzen duen txartela erabiliz. Emaitza gure esku dagoela azpimarratzeko modu bat da". Ildo horretan adierazi du mankomunitatea sustatzen ari den jardun multzoak datuak asko hobetzea eragin duela: "Gure aurreikuspenak dira 2014. urtean gaikako bilketaren % 40 gainditzea eta 2016rako % 60ko helburuari oinarri errealistekin heltzea".
•Zabor ontziak ostalaritzan, enpresetan eta komertzio dendetan
Elgoibarko Udaleko arduradunek jakinarazitakoaren arabera, gaikako bilketa egiteko zabor ontzi bereziak jasoko dituzte herriko komertzioek, ostalariek zentroek eta jantokiak dituzten hainbat enpresek. Ekaineko lehen hamabost egunetan jasoko dute materiala.
•Telefono bidezko arreta zerbitzua
Debabarreneko mankomunitateak telefono bidezko arreta-zerbitzua jarri du abian txipa duten edukiontzi berriei buruzko zalantzak argitzeko. Honako hau da doako arreta telefono zenbakia: 900 103 226
Debabarreneko mankomunitateak telefono bidezko arreta-zerbitzua jarri du abian txipa duten edukiontzi berriei buruzko zalantzak argitzeko. Honako hau da doako arreta telefono zenbakia: 900 103 226
∞Lotura duten albisteak:
- Edukiontzi marroia Mendarora iritsi da (2014-05-14)
- Hondakinen %35,7 gaika bereizita bildu da Debabarrenan aurten, iaz denbora berean baino %6 gehiago (2014-03-27)
- Hiri hondakinen kudeaketaren harira Udalak egindako balorazio positiboa kritikatu du EHBilduk (2014-03-06)
- Hondakinen gaikako bilketara batuko dira ikastetxeak, enpresak eta ostalaritza (2014-02-12)
- Arcadio Benitez: Nire izenean ez! (2014-02-06)
- Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango du Zubietako errauste plantaren kontratuen etetea (2014-01-28)
- Zerga eta tasa gehienak izoztuta mantenduko dituzte 2014an (2013-11-01)
- Zaborren inguruko bi mozio onartu ditu Udalbatzak (2013-07-11)
- Nun dago Elgoibar? (2013-06-19)
- Zaborren inguruko azken berriak (2013-05-25)
- Udal Gobernuak 2011tik indarrean dagoen zaborren planera batzeko eskatu dio Bilduri (2013-05-16)
- EHBilduk “hondakinen kudeaketa egokian” pausuak emateko proposamena egin dio EAJri (2013-05-03)
- Edukiontzi marroiak irekitzeko txartel pertsonalizatuak banatuko ditu Udalak urtea amaitzerako (2013-04-26)
- Urtebetean %20tik 30era igo da Elgoibarren gaika sailkatutako hondakin kopurua (2013-01-16)
- Zaborren inguruko ondorioak (Okil Beltzak, 2012-09-20)
- Herriko auzo guztietara ailegatuko da 5. edukiontzia aste honetan (2012-09-14)
- Santa Ana eta Santa Klara kaleetara maiatzean ailegatuko da edukiontzi marroia (2012-04-24)
- Debabarrena Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen eskualdea dela salatu du Bilduk (2012-04-23)
- Biohondakinen gaikako bilketan izena emateko aukera zabalik oraindik (2012-02-14)
- Aurki iritsiko da Elgoibarrera edukiontzi marroia, biohondakinak jasotzekoa (2012-01-13)