Pilarreko aparkalekua, zabalik

elgoibarren.net 2014ko mai. 21a, 17:13

 
Gaur, maiatzak 21, zabaldu dute Pilarreko aparkalekua. Bistan da ez dela munduko aparkalekurik politena, baina aparkaleku arazoa arintzen lagunduko dute aparkaleku plazek, 29 guztira. Aparkalekuaren estetika hobetze aldera, graffiti egile batzuekin harremanetan jarri dela jakinarazi du Elgoibarko Udalak.


 Bukatu dira luzamenduak, eta zabaldu dute Pilarreko aparkalekua, iragarritakoa baino ia hiru hilabete beranduago. Aparkalekua bera ere uste baino txikiagoa izango da, edo behintzat esana zutena baino auto gutxiago sartuko dira. Elgoibarko Udalak bere garaian esan zuen 51 autorentzako lekua izango zela, eraikina eraitsi zutenean bistaratu ziren traba arkitektoniko batzuek ez zutelako gehiagorako lekurik lagatzen, baina orain, 30 auto baino ez direla sartuko zehaztu dute.
 Pilarren aparkatzea doakoa izango da, eta ez da denbora mugarik egongo aparkatzeko. Argiteria sistema ere jarriko dute aurki. Aparkaleku hau behin-behinekoa da, zahar etxe bat eraikitzeko asmoa dute-eta bertan. 
Naturari buruzko graffitiak
 Pilarreko eraikina eraitsi ostean mendiari eusten zioten paretak bistaratu dira. Pareta horiek ingurua zatartzen dutela-eta, graffitiekin apaintzea erabaki du Elgoibarko Udalak. Hala, zenbait graffiti egilerekin harremanetan jarri dela jakinarazi du Hirigintza zinegotzi Rikardo Garatek. Naturari buruzko graffitiak egiteko eskatu diete, baina ez dituzte graffiti egleek eurek egingo, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen udalekuetako gazteek baizik, graffiti egileen aginduetara. 

1706636759397 Pilarreko aparkalekua, zabalik

1706636759508 Pilarreko aparkalekua, zabalik

1706636759637 Pilarreko aparkalekua, zabalik

1706636759744 Pilarreko aparkalekua, zabalik

1706636759836 Pilarreko aparkalekua, zabalik

1706636759934 Pilarreko aparkalekua, zabalik

Lotura duten albisteak: