Elgoibartarrak ipuin kontalari Tribuaren berbak telebista saioan

elgoibarren.net 2014ko mai. 22a, 12:08

 
“Animaliek hizketan zekiten garaian, bazen gezurrik esaten ez zekien ume bat”, Xabi Paya bertsolariak jarritako puntuari segika ipuin kateatu bat osatu zuten Elgoibarko Izarra kultur elkarteko bost lagunek, Kike Amonarrizek aurkezten duen Tribuaren Berbak telebista saion. Hona hemen emaitza. (bideoa dauka)


 Kike Amonarrizek aurkezten duen Tribuaren Berbak telebista saiokoak Elgoibarren izan ziren joan den astean grabazio bat egiten. Grabazioan, Elgoibarko Izarra kultur elkarteko bost lagunek parte hartu zuten: hiru langilek eta bi bazkidek. Atzo eman zuten saioa ETB1-en, eta sarean ere ikusgai dago elgoibartarrak ageri diren atala.
 Ahozkotasunarekin jolasteko proposamen bat eskatu zion Kike Amonarriz aurkezleak Xabi Payari, eta honek ipuin kateatuarena dela ohikoena erantzun zion, hau da, norbaitek ipuinaren hasiera eman eta gero gainerakoek osa dezatela. Honako puntua jarri zien Payak Elgoibarko Izarrako lagunei: “Animaliek hizketan zekiten garaian, bazen gezurrik esaten ez zekien ume bat”.
 Ondorengo bideoan, 1:55 minututik aurrera ageri da Xabi Paya. Elgoibartarrek ipuina nola osatu zuten ikusteko seigarren minututik aurrera.