Logroñoko kartzelatik irteteko baimen berezia eman dio Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiari, Lolita Mondragon ama zuenaren hiletarako eskatutako baimena tarteko. Gaur eguerdian ekarri dute Otegi Elgoibarrera, gurasoen etxera. Bi orduz egin die bisita sendikoei eta Logroñora eraman dute bueltan.
Apirilaren 6an ere Elgoibarren izan zen Otegi; amaginarrebaren heriotza zela-eta, baimena eman zioten.
Twitter sare sozialean duen kontuan, aitaren etxean hartutako argazki bat (beherago ikus dezakezue) ere jarri du politikari elgoibartarrak, honako esaldiarekin: "aitaren etxean bost urte eta gero" (https://twitter.com/ArnaldoOtegi)