Elgoibar-Eibar futbol partidek jendetza handia erakartzen zuen gerraosteko urteetan. Floren Leiaristik (Elgoibar, 1928) akorduan daukanez, oinez joaten zen jendea herri batetik bestera eta sekulako giroa egoten zen auzokoen arteko partida horietan. Elgoibartarrek etxean jokatzen zutenen sarritan irabazten zietela eibartarrei gogoan du Leiaristek, eta elgoibartarrek kantatzen zuten abestia ere ez du ahaztu: “Eibarren diru asko, jendia ugari/ baiña ezin irabazi, elgoibartarreri”. Jokalarien artean ere lehia handia izaten zela dio, “futbol gogorra eta tema handia”. Ondorengo bideoan entzun ditzakezue Floren Leiaristiren berbak.
•Eibartarrek Lerun futbol zelaia alokatu
Gerra ostean futbol zelairik gabe geratu zen Eibar eta orduko bi talde eibartarrek ("El Gallo" eta "Club Deportivo"k) Elgoibarko zelaia alokatzen zuten. Elgoibar eta Eibarren arteko partiduak “bereziak” zirela eta oso giro polita egoten zela gogoan du Pepita Unuzuetak. Era berean, Teodosia Iriondori ere gustatzen zitzaion futbola, mutilek bakarrik jokatzen zuten arren. Domekero joaten ziren futbol partiduak ikustera. “Elgoibar eta Eibarren arteko partidetan pike handia egoten zen, jende ugari joaten zen”.
Joxe Odriak dioenez, Elgoibartarren eta eibartarren artean beti egon izan dira pikeak. Elgoibarko Gabonetako feria betidanik ezaguna izan da eta inguru guztietatik etortzen zen jendea. Eibar handiago izan arren, feria kontuetan ez zen hain ezaguna. Eibar eta Elgoibarrek elkarren kontra futbolean jokatzen zutenean giroa sortzen zen kalean. Pikeak eta partiduaren inguruko komentarioak ugari izaten ziren.

- Sarrera gehiago, ahotsak.com elgoiBARREN.net atarian