Gaur, goizeko 11:00etan, Bittori Zabala, Javier Muñoz, Miren Arrate Arrieta, Joseba Arrizabalaga zinegotziek, Idoia Alvarez Ingurumen Teknikariak eta Iñaki Galdos Udaleko Idazkariak harrera egin die Udalbatzar aretoan Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten ikasleei. Udalbatzarrean Elgoibarko ikastolako, Herri Eskolako eta Institutuko ikastetxeko 40 ikaslek hartu dute parte. Halere, aipatu behar da Meka eta IMH ikastetxeek ere parte hartu dutela proiektuan.
•Elikadura iraunkorra helburu
Aurtengo ikasturtean elikadura iraunkorra landu dute ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Ingurugela eta Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du. Gai hau lantzeko, urtean zehar hainbat ekintza burutu dute ikastetxeetan. Besteak beste, zer eta nola jaten dugun aztertu dute ikasleek eta herriko azoka eta baserritar merkatuak ezagutu dituzte. Honela, herriko diagnostikoa burutu dute, hobetu beharreko puntuak identifikatu dituzte eta horiek bideratzeko proposamenak aurkeztu dizkiote gaur Udalari.
Herrian elikadura iraunkorra eta osasuntsua bultzatzeko ikasleek egindako gogoeta eta proposamenen artean daude, besteak beste:

- “Elgoibarren erosketa asko herritik kanpo egiten ditugu eta horrela gure herriko merkataritza zerbitzua jaisten ari da, beraz, bertako merkataritza bultzatzea eskatzen diogu Udalari”.
- “Bertako nekazariei laguntzak eta produktuak saltzeko erraztasunak eskaintzea. Honez gainera, baserritarrek modu ekologikoan ekoiztearen alde egin dezaten laguntzak eman eta ikastaroak antolatu”.
- “Herritar guztientzako baratzak eskaini”.
- “Eskolako jantokian sobera dagoen janaria aprobetxatu, adibidez, jantoki sozialetara eramanez”.
•Luntx osasuntsua
Udal ordezkariek ikasleen eskaera eta proposamenak adi entzun dituzte eta banan-banan erantzun dituzte (beheko aktan ikus ditzakezue galdera eta erantzun guztiak). Amaitzeko, udal ordezkariek eskerrak eman dizkiete denei egindako lanarengatik eta datorren urte arte agurtu dituzte. Bukatzeko, eta gaiarekin lotuta, luntx osasuntsua eta iraunkorra dastatzeko aukera izan dute ikasle eta irakasleek, frutaz eginiko brotxetak jan dituzte-eta Usua tabernan.
Argazkiak: