Tecnifuellek Gipuzkoako Kopa irabazi du

elgoibarren.net 2014ko eka. 10a, 11:25

 
Sanlo Eskubaloi Kirol Taldearen kadete nesken taldeak, Tecnifuelle Elgoibarrek, irabazi du Gipuzkoako Kopa. Domekan jokatu zuten finala Olaizaga kiroldegian, eta elgoibartarrek 19-12 irabazi zioten Donostiako Bera-Bera taldeari. Sanlok denboraldi amaierako festa antolatu du ekainaren 28rako.

 

Gipuzkoako txapeldunak Koparekin.

Sanloko taldeek neurria hartu diotela Kopa txapelketari genion joan den astean, eta hala dela berretsi du Tecnifuelle Elgoibar taldeak, Kopako titulua eskuratu duen azkenak. Aurrez Laukok eta Alcortak egin zuten moduan, Gipuzkoako Kopa irabazi du Tecnifuellek. Espainiako eskubaloi txapelketaren azken fasetik esku hutsik itzuli ostean lortu dute garaipena kadete neskek, eta hala, aho zapore onarekin eman diote amaiera denboraldiari. Etxean jokatu zuten Kopako finala, Olaizaga kiroldegian, eta zaleen babesarekin zazpi goleko aldeaz irabazi zioten Bera-Bera taldeari, 19-12.

Sanlo Festa, ekainaren 28an
  Denboraldi amaierako festa antolatu du Sanlok ekainaren 28rako. Sanloko jokalari, entrenatzaile, guraso eta laguntzaileak batuko dira Sanlo Festan 2013-2014 denboraldiari agurtzeko. Informazio osoagoa eta iazko festako argazkiak sanlo.net webgunean. 
 
*Argazkiak: Sanlo.