Inoiz baino taberna gehiagok hartuko dute parte aurten Elgoibarko pintxo lehiaketan, eta honenbestez, zaila izango da lehiaketara aurkeztu dituzten pintxo guztiak, 32 guztira, probatzea. Hala egin nahi dutenek gaurtik (ekainak 10) barixakura bitartean izango dute aukera. 35,2 euroan osatu daiteke pintxo guztien ‘dastatzeko menua’, pintxo bakoitza 1,10 euroan salduko dute-eta.
- Ikusi hemen: Elgoibarko VI. Pintxo lehiaketako 32 pintxoak (PDF)
- Ekainaren 10ean, 11n eta 12an (asteartea, asteazkena eta osteguna) 19:00etatik 22:00etara.
- Ekainaren 13an (ostirala) 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.
- Elgoibarko pintxo onenaren saria.
- “Baserrikoa” pintxoaren saria (lau pintxok betetzen dituzte baldintzak)
- Herritarren saria; azken hau pintxoa dastatzen duen jendearen botuen bitartez aukeratuko da. Gainera, botua ematen duten guztien artean, Belaustegi Jatetxeak eskainitako dastaketa menu bat zozketatuko da.
Iaz, Txarriduna jatetxeak irabazi zuen pintxo lehiaketa. Orain arte jokatu diren bost ediziotatik hiru irabazi ditu Txarridunak {2009koa, 2010ekoa eta 2013koa}. Herritarren saria, berriz, Sigma jatetxeak eskuratu zuen iaz, eta Elgoibarko baserriko produktuekin eginiko pintxo onenaren saria, bestalde, Ibai-Ondo jatetxeak jaso zuen.
∞Lotura duten albisteak:
- 32 tabernak parte hartuko dute Elgoibarko pintxo lehiaketan, iaz baino zazpi gehiagok (2014-06-02)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- Hasi da pintxo onena aukeratzeko lehia (2013-06-26)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Pintxo lehiaketa ekuadorrera iritsi da (2012-06-21)
- Hogeita bat tabernak hartuko dute parte laugarren pintxo lehiaketan (2012-06-14)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)