Ekainaren 14an irekiko dituzte Mintxetako igerilekuak

elgoibarren.net 2014ko eka. 10a, 18:10

 
Mintxetako igerilekuetan dena prest dago zapatuan, ekainaren 14an, bainu denboraldiari ekiteko. Igerilekuen inguruko belarra mozten jardun dute gaur, zapaturako dena txukun txukun izateko. Eguraldiak laguntzea bakarrik geratzen da orain.

 
  Urtebeteko atsedenaren ostean, datorren zapatuan, ekainaren 14an zabalduko dituzte Mintxetako Igerilekuak eta irailaren 7ra arte iraungo du bainu denboraldiak.
 Iaz 53.500 erabiltzailetik gora zenbatu zituzten Udal Kirol Patronatuko arduradunek, hau da, 2009an lortu ziren kopuruetara (55.056 erabiltzaile) hurbildu ziren.
  • Ordutegiari dagokionez, astelehenetik barixakura bitartean, 11:00etatik 20:30era egongo dira irekita igerilekuak. Zapatu eta domeketan, berriz, ordubete lehenago (10:00etan) irekiko dituzte. Abuztuan eta irailean, igerilekuak ixteko ordua 20:00etara aurreratuko da.

1706636714754 Ekainaren 14an irekiko dituzte Mintxetako igerilekuak

Muskulazio gela erabiltzeko ordutegi berria

 Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Mintxetako muskulazio gelak ordutegi berria izango du aurrerantzean zapatuetan eta domeketan, ekainaren 14tik irailaren 7ra bitartean, hain justu ere. Horrela bada, udako denboraldiko asteburuetan Mintxetako muskulazio gela 10:30etik 13.30era arte egongo da irekita.
 
Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte: 
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000
Lotura duten albisteak: