Maalako parkea estaltzeko proiektua aukeratzeko ideia lehiaketa antolatu zuen Elgoibarko Udalak, eta Iosu Gabilondo arkitekto elgoibartarrak aurkeztutako Hegoak ebaki banizkio izeneko aurreproiektuak irabazi zuen lehiaketa (goiko irudian). Gabilondok berak izango du obraren behin betiko proiektua idazteko eta lanak zuzentzeko ardura, horixe zen-eta irabazlearentzako saria.
Udaleko agintariek maiatzean hasi eta abuzturako amaitu nahi zituzten Maalako gunea estaltzeko lanak, baina azkenean irailera atzeratu dituzte. “Ikusita obrak ezingo genituela sanbartolomeetarako amaitu, festak ez oztopatzearren, irailean hastea erabaki dugu”, adierazi du Rikardo Garatek. Hortaz, irailaren erdialdera hasiko dituzte obrak, "Garagardo azoka egin ostean", zehaztu du Garatek. Eguberrietarako amaitu nahi dituzte lanak.
∞Lotura duten albisteak:
- Iosu Gabilondo arkitektoak aurkeztutako proiektua aukeratu dute Maalako parkea estaltzeko (2014-02-14)
- Maalako parkea estaltzeko ideia lehiaketa: 3TF3 izeneko proiektua da herritarren gustokoena (2014-02-05)
- Maalako estalpea aukeratzeko azken eguna: otsailaren 5a (2014-01-30)
- Zortzi aurreproiektu aurkeztu dituzte Maalako parkea estaltzeko ideia lehiaketara (2013
- Maalako parkea estaltzeko proiektua aukeratzeko ideia-lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak (2013-11-21)