Urteko sariak banatu ditu Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak. Besteak beste, senior, jubenil eta kadete mailako gizonezko eta emakumezko jokalari onenak saritzen dituzte sariotan, eta Alaitz Egaña elgoibartarra aukeratu dute Gipuzkoako jokalari onena kadeteetan. Sanlo EKT-ko Tecnifuelle Elgoibar taldean jokatzen du Egañak. Taldeak zein Egañak denboraldi aparta egin dute {Espainiako zortzi talderik onenen artean sailkatzea lortu dute eta Gipuzkoako Kopa irabazi zuten joan den asteburuan}, eta sari honekin aurtengo denboraldi bikainaren esker ona jaso du Egañak.
•Sanloko jokalariak Gipuzkoako selekzioarekin
Alaitz Egaña ez da izan egindako lanaren fruitua edo errekonozimendua jaso duen Sanloko jokalari bakarra. Gipuzkoako eskubaloi federazioak Sanloko hainbat jokalari deitu ditu selekzioak ekainean jokatuko dituen txapelketetan parte hartzeko. Sanlo.net webgunean ikus dezakezue hautatutako jokalarien zerrenda.