TAO sistema ezarriko dute Antonio Arrillaga, San Inazio eta Ubitarten

elgoibarren.net 2014ko eka. 11a, 18:24

 
Elgoibarko Udalak jakitera eman duenez, Antonio Arrillaga, Ubitarte eta San Inazio kaleak izango dira doako OTA-TAO sistemara batzen hurrengoak. Eguenean hasiko dira lurra margotzen, eta parkimetroak datozen egunetan jarriko dituzte.



Ricardo Garate Hirigintza zinegotziak jakinarazi duenez, bi parkimetro jarriko dituzte Antonio Arrillaga, Ubitarte eta San Inazio kaleetako TAO gunean: bata, Antonio Arrillaga kalean, eta bestea, Ubitarte kalean. Elgoibarko beste TAO gune batzuetan dagoen sistema bera izango du OTA-TAO honek, doakoa, alegia. Ordubete eta erdiz aparkatu ahal izango da.
Eguen honetan, ekainaren 12an, margotuko dituzte urdinez lurreko marrak, eta hori dela-eta, autoak kale horietatik erretiratzeko eskatu du Elgoibarko Udalak.

1706636713406 TAO sistema ezarriko dute Antonio Arrillaga, San Inazio eta Ubitarten

1706636713538 TAO sistema ezarriko dute Antonio Arrillaga, San Inazio eta Ubitarten