Urtero ekaina aldera egin ohi duten legez, dantza-eskolan ikasitakoa jende aurrean erakusteko aukera izango dute Josu Mujika koreografo elgoibartarraren ikasleek. Aurten, 40 Princibailes izena jarri dio Mujikak ikuskizunari, eta 60ko hamarkadatik hasi eta bereziki 90eko hamarkada bukaera aldera arte irrati formula guztietan gehien entzun ziren kantuak dantzatuko dituzte; ekainaren 12 eta 13an Elgoibarren, eta 20an, Mendaron. Elgoibarko ikuskizunerako sarrerak Pitxintxu dendan jarri dituzte salgai, 3 euroan.
Eibar, Elgoibar eta Mendaroko ikasleek parte hartuko dute dantza ikuskizunean; guztira, 140 bat lagunek. Joan zen astean Eibarren eskaini zituzten emanaldietakoak dira ondoko eta goiko argazkiak.
*Argazkiak: ...etakitto!