21:00etan hasiko dira danbor-hotsak Kalegoen plazan, eta plazan bertan joko dituzte danborradako hainbat pieza. Ez dute kalejirarik egingo, baina egun handirako prestatzeko baliagarria izango da azken entsegu hori.
Atabal elkarteak antolatzen duen nagusien danborrada 23:30etan hasiko da zapatuan, ekainaren 14an, Kalegoen Plazan. Lehen piezak plazan jo ostean, kalejira egingo dute Udal Musika Bandak lagunduta.
∞Lotura duten albisteak:
- Ander Aranbarrik irabazi du danborradarako kartel lehiaketa (2014-05-23)
- 2013ko Trinitate jaiak irudietan (2013-05-18)